Ranking - Urria 2017

A Taldea - Puntuazioa (40ekiko)

1
Agirrezabala
40
2
Etxarri
40
3
Ezkurra
36

B Taldea - Puntuazioa (40ekiko)

1
Labaka
40
2
Martirena
36.5
3
Goikoetxea V
33.67

AZKEN ALBISTEAK

GALARRETA - 10/20 - 17:53 - Oriamendi2010

GALARRETA - 10/19 - 20:28 - Oriamendi2010

GALARRETA - 10/18 - 14:50 - Oriamendi2010

BARCELONA - 10/16 - 09:57 - Fundación Remonte Euskal Jai Berri

PARTIDUAK

URRIA

20

18:30

Azpeitia

Azpeitia 18:30

 

 

GEHIAGO IKUSI...

URRIA

21

16:00

Galarreta

Galarreta 16:00

 

 

GEHIAGO IKUSI...

EMAITZAK

URRIA

19

16:00

Galarreta

Galarreta 16:00

 

 

35

Barricart
Azpiroz

Aldabe
Martirena

28

40

Ezkurra
Barrenetxea IV

Urriza
Endika

26

35

Zeberio II
Etxeberria III

Uterga
Agirrezabala

40

18

Matxin III
Zubiri

Ezkurra II
Garces

30

Pilotalekuan nola egin apostu

Apuestas

Pilotako apustuen sistema ulertzea zaila izan daiteke pilotari profesionalen arteko partida bat ikustera frontoi batera lehenengoz joaten den pertsona batentzat. Bere funtzionamenduari erreparatuta, ordea, ez du sekretu handirik.

Apustu tradizionalaren azken helburua partidaren irabazlea asmatzea da, hau da, pilotari edo bikote irabazlearen gerrikoaren kolorea: urdina edo gorria. Apustuak egiten dituena ARTEKARIA da. Ikusleen aurrean jartzen da, partidari bizkarra emanez, eta bere egitekoa da ikusle batek eskainitako apustua beste batek egindakoarekin gurutzatzea.

Artekariak, bi ikusleren jokoa aurrez aurre jarrita, bi apustu berdintzea lortzen duenean, teniseko pilota huts bat botatzen dio ikusle bakoitzari, eta barruan dagokion papera edo TRABESA darama, egiaztagiri moduan. Trabes horretan hainbat datu ageri dira: zer koloreren alde jokatzen den, arriskatu beharreko kopurua (ezkerraldean), irabaz daitekeena (eskuinaldean) eta artekari bakoitzaren identifikazio zenbakia. Era berean, igorritako apustuaren zenbakia jasota dago; hala, trabesa galtzen baldin bada, gordetako ondoan erkatuta bilatu ahal izango du bitartekariak.

Partida edo jaialdia amaitzean, artekariak apustu guztiak kitatu behar ditu bere bezeroekin. Galtzaileei kobratuko die irabazleei ordaintzeko, eta azken horiei bitartekaritzako ehuneko bat edo ARTESARI bat kobratuko die.

Berritasun gisa, Galarretak diru gutxiago gastatu nahi duten pertsonentzako leihatila bat ireki du, non gehienez 10 € joka daitezkeen.

Partida batean faborito argiak izan ezean, dirua parean aterako da, hots, 100 100i. Haatik, talde baten aldeko apustua egiten dutenak gehiago badira, markagailua 0-0 dagoela, MOMIO duen apustua hartzeko prest egongo dira, esate baterako, 100 80ri. Momio hori partidan zehar aldatuko da, tantoak egin ahala. Hala, markagailuan dagoen aldea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta txikiagoa izango da momioa. Aldaketa hori poliki gertatzen dira partidaren hasieran, eta azkarrago, berriz, amaierara gerturatzen garenean.

Frontoian oso zaila izaten da, halaber, bitartekarien KANTATZEKO modua ulertzea. Kopuru bakarra kantatzen duenean, erraza da: 100 urdin esaten badute, apustua hartzen duen ikusleak 100 € jokatzen ditu beste kolorearen, hots, gorriaren alde. Bestalde, artekariak 100 70ari kantatzen badu, 70 jarri eta 100 € irabaziko dituen apustu egilea bilatu nahi du. Aldiz, 50 100i kantatzen badu, 100 jarri eta 50 € irabaziko dituen apustu egilearen bila dabil.

Partida bat BERTAN BEHERA geratzen bada, markagailua berdinduta egonez gero, apustu guztiak baliogabetzen dira. Era berean, apustua egin eta berehala partida bertan behera geratzen bada, apustu egin berria baliogabetuko da, gutxienez tanto bat egin behar baitute. Markagailuan aldea egonez gero, oso txikia izan arren, une horretan partidan aurretik doan koloreak irabaziko du, partida zer pilotarik utzi duen kontuan hartu gabe. Apustu horiek banaketa proportzional batez kitatuko dira, honako formula hau aplikatuta: BI TALDEEN ARTEKO TANTO ALDEA x 100, GALTZEN DOAN TALDEARI AMAIERAKO MARKAGAILURA IRISTEKO geratzen zaionaz zatitua. Demagun partida bat bertan behera geratzen dela eta une horretan urdinak 30-35 ari direla irabazten, 40 tantora jokatutako partidan. Hala bada, apustuak % 50era kitatuko dira, ehuneko hori horrela kalkulatuta: [(35-30)x100 / (40-30)]. Kasu horretan, gorriek apustuan jarritako erdia ordaindu beharko dute (partida urdinek utzi arren), eta urdinek, berriz, erdi hori kobratuko dute, baina frontoiaren artesaria aplikatuko zaie.

 

Partiduak
Negua: Ostegun eta larunbata
Ordutegia 16:00 - 20:00h.
Txartelak
Helduek 20€ Erremonte Botean
parte-hartzearekin
Gazteak (18tik 24 urteetara): 8€ Erremonte Botean
parte-hartzearekin
Haurrentzako (18 urtetik behera): Doan  
Galarreta Pilotalekua
Oriamendi 2010, S.L. Tel.: 943 55 10 23
Entidad Jauregi, s/n Fax : 943 55 05 99
20120 Hernani (Gipuzkoa) info@oriamendi2010.com
Babesle
Laguntzaileak

Auto Suecia

El Diario Vasco Gipuzkoako Ostalaritza HostalaritzaAspagiSan Sebastian Turismo

 

©2011, LANKOR Congresos. www.lankor.eus - Texto Legal